XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iluntzeko ordubete baino guttiago falta zen eta hegomendebaldeko haizea hasi zen jotzen.

Noizbehinka, Docek etxalde edo bordak ikusten zituen.

Hura ez zuen gustokoa.

Eremu bakarti haietan autoa urruti-urrutitik ikusten ahal zen, eta hura bezalako auto bitxia oroiterreza zen.

Bide gurutze bat zegoen.

Ildoz betetako mehakan bi buzoi ziren, elkarren diagonalean.

Haietako batek, ardura haundirik gabe beltzez pintatua zegoen batek, Beynonen izena zuen idatzia.

Docek autoa gelditu zuen eta, kontu haundiz, lurralde bakarti eta oker hartan luzez aztertu zituen inguruak.

Gurutzea, nonbait, ez zen handik hurbil zeuden bi etxeetatik ikusten.

Docek kontuan hartu zuen, Beynonen etxaldea eskuineko lehenbiziko kaskoaren atzean izanen zela pentsakor erranez.

Carolek adostasun xuxur batekin erantzun zion.

Docek matraila hazkatu zuen, gogoetan; gero atzeko jarlekura bueltatu, diru maleta hartu eta aurreko jarlekuan paratu zuen.

Ideki egin zuen, hamabost mila dolar atera eta berokiaren barne-sakelean sartu zituen.

Gero kasu guzietan egin behar zena egin zuen: Caroli bilete ttikietan mila dolarretara iristen ez zen mordo bat eman zion, gero bere karteran beste hainbeste sartu zituen eta hirugarren sail bat, guzira mila dolar inguru, bereizi zuen.

Larrialdietarako dirua zen... zernahi gerta ere, eskura behar zena.

Docek bilete bandekin bildu zuen eta arropa maletan utzi zuen, gain-gainean eskuinaldean.

Gero estalkia hertsi zuen berriz.